XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gutxienez kotxe hura gelditu egin zen. Bere gizonei oihu egin zien: - Aurrera, geurea da!

Atso lodi eta dotore bat irten zen kotxetik eta honek ez zien lapurrei jaramonik egin eurengandik hurbil-hurbil bazegoen ere.

Kotxea gelditu zuena sorginkeria bat ote zen ere, honen bila haren inguruan bueltaka hasi zen.

Gero, ohe azpian izkutatu den katuaren bila ibiltzen den bezala, makurtu eta kotxepea begiratu zuen.

Pikuburuk egi antza handiagoa emateko manta azpian zeukan saxoarekin mehatxatu zuen, eta esan zion:

-Altxa besoak: lapurreta da!

Baina atsoak ez zuela ulertu ematen zuen, bere kotxeari begira ta begira.